|
"Eskozia la Brava" futbol- lagunartea
ofizialki 2001.eko uztailean sortu zen. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren
elkarte erregistroan inskribatua izan baino askoz lehenago Eibar
F.E.eko bazkide eta jarraitzaile talde batek, urteetan zehar horren
maite dugun gure klubaren aldeko hainbat ekintza gauzatzen arituak
gera, beti ere ahal izan dugun neurrian. Guzti hau kontutan izan
da, guztira 10 urtez ekintza ezberdinetan arituak gerala esan genezake.
Ekintzarik aipagarrienak:
|
1.-"La
Bombonera" futbol-lagunartearen beherakada garaian,
honek gertakizun puntualetarako zaletuen mobilizazio
lanetan lankidetzan jardun genuen.
2.-"Penya
Berria Ipurua"k (Catalunyan kokatua dagoen Eibar
F.E.eko futbolzale laguntaldea) gure herria lehen
aldiz bisitatu zuenean harrera lanetan .
3.-
Ipuruan jokatutako partidu "garrantzitsuenetan"
giroa sortzea.
4.-
Gure
taldeak beste hirietan jokatzen dituen partiduetarko
zaletuen desplazamenduen antolakuntza.
|
|
|
Helburuak:
"Eskozia La Brava" lagun-taldearen helburu nagusia "Eibar
F.E."ari dagokion adorea ematea eta taldea suspertzearena
da. Honetatik at, jarraitzaileok futbola
nola ulertzen dugunaren adierazgarri diren beste batzuk ere ba
daude:
|
1.-·Bortizkeriatik
oso urrun dauden kirol eta zaletasun baten
irudia eta filosofia adieraztea.
2.-
"La Bombonera"k hasitako zaletasun alai eta kiroltasunezko
tradizioa mantentzen laguntzea.
3.-
Gure helburu orokorrarekin bat datozen ekintzetan gazteen
partaidetza bultzatzea.
4.-
Beste taldeetako laguntaldeekin anaitasunezko harremanak
mantentzea.
5.-Taldea
lagundu ahal den joanaldi guztietan.
6.-
Eibar herriaren izen ona zabaltzea hemendik kanpo. |
|
|
|
1.1.-
Bazkideei buruz
"La Bombonera" lagun-taldearen ingurutik etorriak gehienak,
gure elkartea Eibarko 26 lagunez osatua dago, 25 eta 40 urte bitarteko
adinekoak. Eta beraien arteko lotura bakarra Eibar F.E.arekiko
grina eta gure klub maitatuari ahalik eta adore gehien ematea
da.
Kideen funtsezko ezaugarri eta "Eskozia La
Brava" laguntaldearen oinarrizko kemena guztien jite zabal,
paketsu eta sanoa da, estatu osotik mugitzen laga gaituena inolako
ezusterik gabe, nahiz eta batzuetan garen lekukoak garelako sortzen
diren oizko zirikadurak pairatu ditugun.
Zorigaitzez, 2002-2003 denboraldian Xixoneko Sportineko zaletu
ultren aldetik erasoa jasan genuen, nahiz eta oizko portaera zintzoa
eta sanoa izan. Honen frogagiri, gertaldi honi buruz prentsan
agerturiko kronikaren kopia bat eta guk gertatua agertzen komunikabideei
bidalitako idatzia eransten dugu.
|
|